MariaDB eta MySQL konexioa
MariaDB eta MySQL datu-baseen aukerak zehazten ditu.
MariaDB eta MySQL datu-baseen konexio zuzena
Datu-basearen izena
Sartu MariaDB edo MySQL datu-basearen izena. Galdetu datu-basearen administratzaileari zein den izen zuzena.
Zerbitzariaren URLa
Sartu datu-basearen zerbitzariaren URLa. MariaDB edo MySQL datu-basea exekutatzen duen makinaren izena da. Ostalari-izenaren ordez, zerbitzariaren IP helbidea jarri daiteke.
Ataka-zenbakia
Sartu datu-basearen zerbitzariaren ataka-zenbakia. Galdetu datu-basearen administratzaileari zein den ataka-helbide zuzena. MySQL eta MariaDB datu-baseen ataka-zenbaki lehenetsia 3306 da.
Izendun kanalizazioa
MariaDB edo MySQL datu-basea izendun kanalizazio baten bidez atzitu behar bada, sartu bere izena.
Socketa
MariaDB edo MySQL datu-basea socket baten bidez atzitu behar bada, sartu bere IDa.
Konektatu ODBC erabiliz (Open Database Connectivity)
Sistema-mailan ezarritako ODBC datu-iturburura konektatzen da.
Konektatu JDBC erabiliz (Java Database Connectivity)
Sistema-mailan ezarritako JDBC datu-iturburura konektatzen da.
Morroiaren hurrengo orrialdea ODBCren eta JDBCren artean egiten duzun aukeraren arabera egongo da: