Bete orriak
Kalkulu-orri bateko orriak edo barrutiak hautatutako beste kalkulu-orri bateko gelaxka beretara transferitzeko aukerak zehazten ditu.
Menuko komando hau aktibo egoteko, dokumentuko bi orri gutxienez hautatu behar dira.
Orri anitz hautatzeko, egin klik orri-fitxa bakoitzean ⌘Ctrl edo ⇧ sakatu bitartean.
Barruti bat arbelera kopiatzean ez bezala, informazioaren zati bat iragazi daiteke eta balioak kalkulatu daitezke.
Orri bat betetzea
-
Hautatu orri osoa orriaren goi-ezkerrean dagoen koadro gris hutsean klik eginez. Orriaren area bat ere hauta dezakezu kopiatzeko.
-
Sakatu ⌘Ctrl eta egin klik edukiak txertatuko diren orriaren fitxan.
-
Hautatu Zenbakiak kontrol-laukiak hautatuta egon behar du (edo Itsatsi dena) balioekin eragiketak konbinatu nahi badira. Erabili nahi den eragiketa ere hor bertan aukeratu daiteke.
. Agertuko den elkarrizketa-koadroan, -
Sakatu Ados.
Elkarrizketa-koadro hau Itsatsi berezia elkarrizketa-koadroaren antzekoa da, argibide gehiago daude hartan.