Karaktere-efektuak
Zehaztu letra-tipoan erabili nahi dituzun efektuak.
Letra-kolorea
Hautatutako testuaren kolorea ezartzen du. Automatikoa hautatzen baduzu, testu-kolorea beltza izango da atzeko plano argietan eta zuria atzeko plano ilunetan.
-
Testu-hautapen baten kolorea aldatzeko, hautatu aldatu nahi duzun testua eta egin klik Letra-kolorea ikonoan. Kolore desberdina aplikatzeko, egin klik Letra-kolorea ikonoaren ondoan dagoen gezian, eta ondoren hautatu erabili nahi duzun kolorea.
-
Letra-kolorea ikonoan klik egiten baduzu testua hautatu aurretik, pintura-ontzi kurtsorea agertzen da. Testuaren kolorea aldatzeko, hautatu testua pintura-ontzi kurtsorearen bidez. Hitz bakar baten kolorea aldatzeko, egin klik bikoitza hitz batean. Kolore desberdina aplikatzeko, egin klik Letra-kolorea ikonoaren ondoan dagoen gezian, eta ondoren hautatu erabili nahi duzun kolorea.
-
Azken aldaketa desegiteko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz.
-
Pintura-ontzi modutik irteteko, egin klik behin edo sakatu Esc tekla.
Testuaren koloreari ez ikusi egingo zaio inprimatzean Inprimatu testua beltzean kontrol-laukia gaitzen bada Aukerak elkarrizketa-koadroko LibreOffice Writer - Inprimatu aukeran.
Testuaren koloreari ez ikusi egingo zaio Erabili letra-kolore automaitkoa pantaila-bistaratzeko kontrol-laukia gaituta badago LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice - Erabilerraztasuna.
Gardentasuna
Karaktere-testuaren gardentasuna ezartzen du. %100ko balioak gardentasun osoa ordezkatzen du, eta %0 balioak opakutasun osoa.
Gardentasuna ezin da ezarri paragrafo-estiloetan eta karaktere-estiloetan.
Testu-apaingarria
Gaineko marra
Hautatu aplikatu nahi duzun gaineko marraren estiloa. Gaineko marra hitzei bakarrik aplikatzeko, hautatu Hitzez hitz koadroa.
Gaineko marraren kolorea
Hautatu goiko marraren kolorea.
Marratua
Hautatu marratze-estilo bat hautatutako testurako.
Microsoft Word formatuan gordetzen baduzu dokumentua, marratu-estilo guztiak lerro bakarreko estilo bihurtzen dira.
Azpimarra
Hautatu aplikatu nahi duzun azpimarraren estiloa. Azpimarra hitzei bakarrik aplikatzeko, hautatu Hitzez hitz koadroa.
Goi-indizeko testuan azpimarra aplikatzen bada, azpimarra goi-indizearen mailan berretzen da. Goi-indizea testu normala duen hitz batean badago, azpimarra ez da berretzen.
Azpimarraren kolorea
Hautatu azpimarraren kolorea.
Hitzez hitz
Hautatutako efektua hitzei soilik aplikatzen die eta zuriuneei ez.
Efektuak
Zehaztu letra-tipoan aplikatu nahi dituzun efektuak.
Maiuskulak/minuskulak
Ondorengo maiuskula-efektuak daude erabilgarri:
-
Aldaketarik gabe - Ez da efekturik aplikatuko.
-
MAIUSKULA - Hautatutako minuskulak maiuskula bihurtzen ditu.
-
minuskula - Hautatutako maiuskulak minuskula bihurtzen ditu.
-
Hitz Guztiak Maiuskula - Hautatutako hitz bakoitzaren lehen karakterea maiuskula bihutzen du.
-
Maiuskula txikiak - Hautatutako minuskulak maiuskula bihurtzen ditu eta haien tamaina txikitzen du.
Keinukaria
Hautatutako karaktereek keinuka egin dezaten ahalbidetzen du. Ezin da aldatu keinuen maiztasuna.
Ezkutatu
Hautatutako karaktereak ezkutatzen ditu. Ezkutuko testua bistaratzeko, ziurtatu hautatuta dagoela Ikusi menuan. Ekintza bera gauzatzeko beste modu bat - LibreOffice Writer - Formateatzeko laguntza aukeratzea eta Ezkutuko karaktereak hautatzea da.
Erliebea
Hautatu erliebe-efektu bat hautatutako testuan aplikatzeko. Erliebe erliebedunaren bidez karaktereak orrialdetik irtenda egongo balira bezala agertzen dira. Erliebe grabatuaren bidez karaktereak orrialdean zapalduta egongo balira bezala agertzen dira.
Eskema
Hautatutako karaktereen eskema bistaratzen du. Efektu honek ez du funtzionatzen letra-tipo guztietan.
Itzala
Itzal bat gehitzen die hautatutako karaktereei, beherantz eta eskuinerantz hedatzen dena.
Enfasi-marka
Hautatu karaktere bat, hautatutako testuaren luzera osoan gainetik edo azpitik bistaratu dadin.
Kokagunea
Zehaztu enfasi-markak non bistaratuko diren.