Dokumentuak posta elektroniko gisa bidaltzea
LibreOffice aplikazioarekin lan egitean, uneko dokumentua posta elektroniko baten eranskin gisa bidal dezakezu.
-
Aukeratu Fitxategia - Bidali - Bidali dokumentua posta elektroniko bidez.
LibreOffice(e)k posta elektronikoko programa lehenetsia irekiko du. Uneko dokumentua beste posta-programa batekin bidali nahi bada, 'Aukerak' elkarrizketa-koadroko Internet - Posta elektronikoa aukera erabilita hautatu daiteke.
-
Posta elektronikoko programan, idatzi hartzailea, gaia eta nahi duzun testua. Ondoren, bidali posta elektronikoko mezua.
OpenDocument formatua irakurri ezin duen softwarea besterik ez duen hartzaile bati bidali nahi badiozu posta elektronikoa, uneko dokumentua beste formatu batean bidali dezakezu.
Testu-dokumentuetan, aukeratu . Kalkulu-orrietan, aukeratu . Aurkezpenetan, aukeratu .
Dokumentua soilik irakurtzeko moduan bidali nahi baduzu, aukeratu .
Komando horiek ez dute zure uneko dokumentua aldatzen. Behin behineko kopia bat sortu eta bidaliko da.