Informazio-funtzioak
Kategoria honetan informazio-funtzioak aurkituko dituzu.
Funtzioak azaltzeko adibideak ondorengo taulako informazioan oinarrituko dira:
C |
D |
|
2 |
x balioa |
y balioa |
3 |
-5 |
-3 |
4 |
-2 |
0 |
5 |
-1 |
1 |
6 |
0 |
3 |
7 |
2 |
4 |
8 |
4 |
6 |
9 |
6 |
8 |
CELL
Gelaxka baten helbidearen, formatuaren edo edukiaren informazioa ematen du.
Sintaxia
CELL(Informazio mota; Erreferentzia)
Informazio mota zehazten duen karaktere-katea da Informazio_mota. Karaktere-katea beti ingelesez agertzen da. Maiuskulak eta minuskulak aukerakoak dira.
InformazioMota |
Esanahia |
COL |
Erreferentziatako zutabearen zenbakia ematen du. CELL("COL"; D2) funtzioak 4 ematen du. |
ROW |
Erreferentziatutako errenkadaren zenbakia ematen du. =CELL("ROW";D2) funtzioak 2 ematen du. |
SHEET |
Erreferentziatutako orriaren zenbakia ematen du. =CELL("Sheet";Orria3.D2) funtzioak 3 ematen du emaitza gisa. |
ADDRESS |
Erreferentziatutako gelaxkaren helbide absolutua ematen du. =CELL("ADDRESS";D2) funtzioak $D$2 ematen du. =CELL("ADDRESS";Orria3.D2) funtzioak $Orria3.$D$2 ematen du. =CELL("ADDRESS";'X:\dr\test.ods'#$Orria1.D2) funtzioak 'file:///X:/dr/test.ods'#$Orria1.$D$2 ematen du. |
FILENAME |
Erreferentziatutako gelaxkaren fitxategi-izena eta orri-zenbakia ematen ditu. =CELL("FILENAME";D2) funtzioak 'file:///X:/dr/own.ods'#$Orria1 ematen du, baldin eta uneko X:\dr\own.ods dokumentuan formula Orria1 orrian badago. =CELL("FILENAME";'X:\dr\test.ods'#$Orria1.D2) funtzioak 'file:///X:/dr/test.ods'#$Orria1 ematen du. |
COORD |
Gelaxkaren helbide osoa ematen du Lotus™ idazkeran. CELL("COORD"; D2) funtzioak $A:$D$2 ematen du. =CELL("COORD"; Orria3.D2) funtzioak $C:$D$2 ematen du. |
CONTENTS |
Erreferentziatutako gelaxkaren edukia ematen du inolako formaturik gabe. |
TYPE |
Gelaxka-edukiaren mota ematen du. b = blank. gelaxka hutsa l = label. Testua, formula baten emaitza testu gisa v = value. Balioa, formula baten emaitza zenbaki gisa |
WIDTH |
Erreferentziatutako zutabearen zabalera ematen du. Lehenetsitako letra-tipoarekin eta tamainarekin zutabean sartzen diren zeroen (0) kopurua da neurri-unitatea. |
PREFIX |
Erreferentziatutako gelaxkaren lerrokatzea ematen du. ' = ezkerrean lerrokatua edo justifikatua " = eskuinean lerrokatuta ^ = erdian zentratuta \ = errepikatuta (oraingoz inaktibo) |
PROTECT |
Gelaxkaren babes-egoera ematen du. 1 = gelaxka babestuta dago 0 = gelaxka babestu gabe dago |
FORMAT |
Zenbaki-formatua adierazten duen karaktere-katea ematen du. , = zenbakia milakoen bereizlearekin F = zenbakia milakoen bereizlerik gabe C = moneta-formatua S = adierazpen esponentziala. Adib.: 1,234+E56 P = portzentajea Goian aipatutako formatuetan, dezimal bereizlearen ondoren dagoen dezimal kopurua zenbaki gisa ematen du. Adibidea: #,##0,0 formatuak 1 ematen du eta %Â 00,000 formatuak P3 ematen du D1 = MMM-D-YY, MM-D-YY eta antzeko formatuak D2 = DD-MM D3 = MM-YY D4 = DD-MM-YYYY HH:MM:SS D5 = MM-DD D6 = HH:MM:SS AM/PM D7 = HH:MM AM/PM D8 = HH:MM:SS D9 = HH:MM G = Bestelako formatu guztiak - (Minus) amaieran = zenbaki negatiboak beste kolore batekin formateatuko dira () (parentesiak) amaieran = irekitze parentesia agertzen da formatu-kodean |
COLOR |
1 ematen du balio negatiboak beste kolore batean formateatu badira, eta, bestela, 0. |
PARENTHESES |
1 ematen du formatu-kodeak '(' irekitze-parentesia badu, eta, bestela, 0. |
Erreferentzia (aukerakoa) aztertu beharreko gelaxkaren kokalekua da. Erreferentzia barruti bat bada, barrutiko ezker-goialdeko gelaxka hartuko da. Erreferentzia falta bada, LibreOffice Calc aplikazioak formula dagoen gelaxka erabiltzen du. Halakoetan Microsoft Excelek kurtsorea kokatuta dagoen gelaxkaren erreferentzia erabiltzen du.
CURRENT
Funtzio honek emaitza ematen du bere formularen ebaluazioaren data arte (hau da, ebaluazio-unera arte). Bere erabilera nagusia STYLE() funtzioarekin da, gelaxkei estilo hautatuak aplikatzeko gelaxkako edukiaren arabera.
Sintaxia
CURRENT()
Adibidea
=1+2+CURRENT()
Adibideak 6 ematen du. Honela kalkulatzen da formula ezkerretik eskuinera: 1 + 2 berdin 3, CURRENT() aurkitzen den unean emaitza emanez; beraz CURRENT() funtzioaren emaitza 3 da, jatorrizkoari 3 gehitzen zaio, eta, beraz, 6 da emaitza.
=A2+B2+STYLE(IF(CURRENT()>10;”Red”;”Default”))
Adibideak A2 + B2 ematen du (STYLE funtzioak 0 ematen du hemen). Batura 10 baino handiagoa bada, Red estiloa aplikatuko zaio gelaxkari. Ikus STYLE funtzioa informazio gehiago lortzeko.
="choo"&CURRENT()
Adibideak choochoo ematen du.
FORMULA
Formula-gelaxka bateko formula bistaratzen du testu gisa
Sintaxia
FORMULA(erreferentzia)
erreferentzia formula bat duen gelaxkaren erreferentzia da.
Erreferentzia baliogabe bat edo formularik gabeko gelaxka baten erreferentziak #E/E errore-balioa ematen du.
Adibidea
A8 gelaxkak =SUM(1;2;3) formula badu, orduan
=FORMULA(A8): testu hau ematen du: =SUM(1;2;3).
IFERROR
Balioa itzultzen du, gelaxkak errore-balioa ez badu, edo balio alternatiboa, errorea badu.
Sintaxia
IFERROR(Balioa;Balio_alternatiboa)
Balioa itzuliko den balio edo adierazpena da, berdina ez bada edo errore bat ematen badu.
Balio_alternatiboa itzuliko den balio edo adierazpena da, Balioa adierazpena edo balioa berdina bada edo errore bat ematen badu.
Adibidea
=IFERROR(C8;C9) funtzioak C9 gelaxkaren balioa ematen du C8 gelaxkak =1/0 duenean, 1/0 errore bat baita.
=IFERROR(C8;9) funtzioak 13 ematen du C8 gelaxkak 13 duenean, ez baita errore bat.
IFNA
Balioa itzultzen du, gelaxkak #E/E errore-balioa (balioa ez dago erabilgarri) ez badu, edo balio alternatiboa, errorea badu.
Sintaxia
IFNA(Balioa;Balio_alternatiboa)
Balioa itzuliko den balio edo adierazpena da, berdina ez bada edo #E/E errore bat ematen badu.
Balio_alternatiboa itzuliko den balio edo adierazpena da, Balioa adierazpena edo balioa berdina bada edo #N/A errore bat ematen badu.
Adibidea
=IFNA(D3;D4) funtzioak D3 gelaxkaren balioa itzultzen du, D3k ez badu #E/E errorea ematen, edo D4 ematen badu.
INFO
Uneko laneko inguruneari buruzko informazio zehatza ematen du. Testu-argumentu bakar bat jasotzen du funtzioak, eta parametro horren araberako datuak itzultzen ditu.
Sintaxia
INFO("Mota")
Mota testu-parametroaren balioak eta INFO funtzioaren itzulera-balioak zerrendatzen ditu ondorengo taulak.
"Mota" parametroaren balioa |
Itzulera-balioa |
"osversion" |
Beti "Windows (32-bit) NT 5.01", bateragarritasun-arrazoiak direla-eta |
"system" |
Sistema eragilearen mota. |
"release" |
Produktuaren banaketa-bertsioa identifikatzen du. Adibidez, "300m25(Build:9876)" |
"numfile" |
Beti 1, bateragarritasun-arrazoiak direla |
"recalc" |
Uneko formula birkalkulatzeko modua, "Automatikoki" edo "Eskuz" (LibreOffice hizkuntzara lokalizatua) |

Beste kalkulu-orrien aplikazio batzuk beharbada onartuko dituzte mota parametroaren balio lokalizatuak, baina LibreOffice Calc-ek ingelesezko balioak bakarrik onartzen ditu.
Adibidea
=INFO("release") funtzioak erabiltzen ari zaren LibreOffice produktuaren banaketa-bertsioa emango du.
=INFO(D5) funtzioak, system testu-katea duen D5 gelaxkarekin, sistema mota emango du.
ISBLANK
Erreferentziatutako gelaxka hutsik badago, TRUE ematen du. Gelaxka hutsik dagoen ala ez kontrolatzeko erabil dezakezu funtzio hau. Barruan formula bat daukan gelaxka ez dago hutsik.
Sintaxia
ISBLANK(balioa)
Balioa: egiaztatu beharreko edukia.
Adibidea
=ISBLANK(D2) funtzioak FALSE ematen du emaitza gisa.
ISERR
Errore-baldintzen probak egiten ditu, #E/E errore-balioarentzat izan ezik, eta TRUE edo FALSE itzultzen du.
Sintaxia
ISERR(balioa)
Balioa: #E/E motakoa ez den bestelako errore-baliorik badagoen ikusteko erabiltzen den edozein balio edo adierazpen.
Adibidea
=ISERR(C8) funtzioak TRUE ematen du C8 gelaxkak =1/0 duenean, 1/0 errore bat baita.
=ISERR(C9) funtzioak FALSE ematen du C9 gelaxkak =NA() duenean, ISERR() funtzioak ez baitu kontuan hartzen #E/E errorea.
ISERROR
Errore-baldintzen probak egiten ditu, #E/E errore-balioarena barne, eta TRUE (egiazkoa) edo FALSE (faltsua) itzultzen du.
Sintaxia
ISERROR(balioa)
Balioa: probatzeko balioa edo balio horri erreferentzia egiten dio. ISERROR() funtzioak TRUE itzultzen du errorerik badago, eta FALSE errorerik ez badago.
Adibidea
=ISERROR(C8) funtzioak TRUE ematen du C8 gelaxkak =1/0 duenean, 1/0 errore bat baita.
=ISERROR(C9) funtzioak TRUE ematen du C9 gelaxkak =NA() badu.
ISEVEN
Balioa osoko zenbaki bikoitia bada, TRUE emango du. Balioa bakoitia bada, aldiz, FALSE.
Sintaxia
ISEVEN(balioa)
Balioa: egiaztatu beharreko balioa.
Balioa osoko zenbakia ez bada, dezimal-komaren ondorengo edozein digituri ez ikusi egingo zaio. Balioaren ikurrari ere ez ikusi egingo zaio.
Adibidea
=ISEVEN(48) funtzioak TRUE ematen du.
=ISEVEN(33) funtzioak FALSE ematen du.
=ISEVEN(0) funtzioak TRUE ematen du.
=ISEVEN(-2.1) funtzioak TRUE ematen du.
=ISEVEN(3,999) funtzioak FALSE ematen du.
ISEVEN_ADD
Zenbakiak bikoitiak diren egiaztatzen du. 1 ematen du, zenbakiak osoko zenbakia ematen badu zati 2 egindakoan.
Sintaxia
ISEVEN_ADD (Zenbakia)
Zenbakia aztertu beharreko balioa.
Adibidea
=ISEVEN_ADD(5) funtzioak 0 ematen du.
=ISEVEN_ADD(A1): 1 ematen du A1 gelaxkak 2 zenbakia badauka.
ISFORMULA
Gelaxka bat formula-gelaxka bada, TRUE ematen du emaitza gisa.
Sintaxia
ISFORMULA(erreferentzia)
Erreferentzia: edukia formula den ala ez ikusteko aztertu beharreko gelaxkaren erreferentzia.
Adibidea
=ISFORMULA(C4): FALSE emango du C4 gelaxkak 5 zenbakia badauka.
ISLOGICAL
Balio logikoaren proba egiten du (TRUE edo FALSE).
Errore bat gertatzen bada, funtzioak FALSE ematen du.
Sintaxia
ISLOGICAL(balioa)
TRUE ematen du Balioa balio logikoa bada (TRUE edo FALSE), eta FALSE itzultzen du bestela.
Adibidea
=ISLOGICAL(99) funtzioak FALSE ematen du, 99 zenbakia delako, eta ez balio logikoa.
=ISLOGICAL(ISNA(D4)) funtzioak TRUE ematen du D4 gelaxkako edukia edozein dela ere, ISNA() funtzioak balio logiko bat itzultzen baitu.
ISNA
Gelaxka batek #E/E (balioa ez dago erabilgarri) errore-balioa badu, TRUE ematen du emaitza gisa.
Errore bat gertatzen bada, funtzioak FALSE ematen du.
Sintaxia
ISNA(balioa)
Balioa egiaztatu beharreko balioa edo adierazpena da.
Adibidea
=ISNA(D3) funtzioak FALSE ematen du emaitza gisa.
ISNONTEXT
Gelaxkaren edukia zenbakia edo testua den begiratzen du; Testua bada FALSE adieraziko du.
Errore bat gertatzen bada, funtzioak TRUE ematen du.
Sintaxia
ISNONTEXT(balioa)
Balioa: testua, zenbakia edo balio logikoa den egiaztatzeko proba egiten zaion edozein balio edo adierazpen da.
Adibidea
=ISNONTEXT(D2) FALSE ematen du D2 gelaxkak abcdef testua badauka.
=ISNONTEXT(D9) TRUE ematen du D9 gelaxkak 8 zenbakia badauka.
ISNUMBER
Balioak zenbaki bati egiten badio erreferentzia, TRUE ematen du.
Sintaxia
ISNUMBER(balioa)
Zenbakia edo testua den egiaztatzeko aztertzen den edozein adierazpen izan daiteke Balioa.
Adibidea
=ISNUMBER(C3) funtzioak TRUE ematen du C3 gelaxkak 4 zenbakia badauka.
=ISNUMBER(C2) funtzioak FALSE ematen du C2 gelaxkak abcdef testua badauka.
ISODD
Balioa osoko zenbaki bakoitia bada, TRUE emango du. Balioa bikoitia bada, aldiz, FALSE.
Sintaxia
ISODD(balioa)
Balioa: egiaztatu beharreko balioa.
Balioa osoko zenbakia ez bada, dezimal-komaren ondorengo edozein digituri ez ikusi egingo zaio. Balioaren ikurrari ere ez ikusi egingo zaio.
Adibidea
=ISODD(33) funtzioak TRUE ematen du emaitza gisa
=ISODD(48) funtzioak FALSE ematen du emaitza gisa
=ISODD(3,999) funtzioak TRUE ematen du emaitza gisa
=ISODD(-3,1) funtzioak TRUE ematen du emaitza gisa
ISODD_ADD
TRUE (1) ematen du, zenbakiak ez badu osoko zenbakia zati 2 egindakoan.
Sintaxia
ISODD_ADD(Zenbakia)
Zenbakia: aztertu beharreko balioa.
Adibidea
=ISODD_ADD(5) funtzioak 1 ematen du emaitza gisa.
ISREF
Argumentua erreferentzia den egiaztatzen du. TRUE (egiazkoa) ematen du argumentua erreferentzia bada; bestela, FALSE (faltsua) ematen du. Erreferentzia bat ematean, funtzio honek ez du erreferentziatako balioa aztertzen.
Sintaxia
ISREF(balioa)
Balioa erreferentzia den ala ez zehazteko egiaztatu beharreko balioa da.
Adibidea
=ISREF(C5): TRUE emaitza ematen du, C5 baliozko erreferentzia delako.
=ISREF("abcdef"): beti FALSE ematen du, testua ezin delako inoiz erreferentzia izan.
=HEX2DEC(64) funtzioak 100 ematen du.
=ISREF(INDIRECT("A6")): TRUE ematen du, INDIRECT funtzioak erreferentzia bat ematen duelako.
=ISREF(ADDRESS(1; 1; 2;"Sheet2")): FALSE ematen du, ADDRESS funtzioak testua ematen duelako, erreferentzia ematen badu ere.
ISTEXT
Gelaxka-edukia testua bada, TRUE ematen du.
Errore bat gertatzen bada, funtzioak FALSE ematen du.
Sintaxia
ISTEXT(balioa)
Balioa: egiaztatu beharreko balioa, zenbakia, balio logikoa edo errore-balioa da.
Adibidea
=ISTEXT(D9) funtzioak TRUE ematen du D9 gelaxkak abcdef testua badauka.
=ISTEXT(C3) funtzioak FALSE ematen du C3 gelaxkak 3 zenbakia badauka.
N
Emandako parametroaren zenbakizko balioa itzultzen du. 0 itzultzen du parametroa testua bada edo FALSE bada.
Errore bat gertatzen bada, funtzioak errore bat ematen du.
Sintaxia
N(balioa)
Balioa zenbaki bihurtuko den parametroa da. N() funtzioak zenbakizko balioa itzultzen du, posible bada. TRUE eta FALSE balio logikoetarako, berriz, 1 eta 0 itzultzen du, hurrenez hurren. Testuaren kasuan, 0 itzultzen du.
Adibidea
=N(123) funtzioak 123 ematen du
=N(TRUE) funtzioak 1 ematen du.
=N(FALSE()) funtzioak 0 ematen du
=N("abc") funtzioak 0 ematen du
=N(1/0) funtzioak #DIV/0! itzultzen du
NA
#E/E (#N/A) errore-balioa ematen du.
Sintaxia
NA()
Adibidea
=NA() funtzioak gelaxkaren edukia #E/E bihurtzen du.
TYPE
Balioaren mota itzultzen du, honako balioen arabera: 1 = zenbakia, 2 = testua, 4 = balio boolearra, 8 = formula, 16 = errore-balioa, 64 = matrizea.
Sintaxia
TYPE(balioa)
Balioa datu mota zehaztu behar zaion balio jakin bat da.
Adibidea (ikus goiko adibide-taula)
=TYPE(C2) funtzioak 2 ematen du emaitza gisa.
=TYPE(D9) funtzioak 1 ematen du emaitza gisa.